Eskuinetik ezkerrera: Nenita Danger, Caprichossi Potxoperta, Nagore Gore eta Jeixy Spaguetti. LAS FELLINI |
Haiek “trastornistak” definitzen dituzte haien buruak, "transformista" eta "trastorno" hitzekin jolastuz. Las Fellini ikuskizunen erreginak bihurtu dira Bilbo hirian eta estatuko zenbait lekuetan ere. Hainbat agertokitan ikusi ahal izan ditugu haien ikuskizunak eta ostegunero Bilboko Badulake tabernan ikusgai daude. Umorea, ironia, inprobisazioa, etab… dira haien ikuskizunen osagaiak. Nagore Gore (Oskar Delgado), Caprichossi Potxoperta (Jaime Seoane), Nenita Danger (Kepa Olarreta) eta Jeysi Spaguetti (Juan Carlos Rodríguez) dira gaur egungo partaideak.
Noiz eta zelan hasi zineten transformismoaren munduan?
Denak ez ginen hasi bide ezta une berdinean. Nagore Gorek
orain dela urte asko hasi zen transformismoaren munduan. Capritxosik lagun
talde bat zuen eta 1993an egingo zuten gala aurkezteko eskaini zioten Nagore
Goreri. Ortik aurrera esperientzia hartzen joan zen. Nenitak, aldiz, kasualitatez sartu zen. Madrilen interpretazioa
ikasten zegoela ikuskizun erotiko bat aurkeztea proposatu zieten eta han hasi
zen. Jeyxik txikitatik ibiltzen zen emakumezko abeslariak imitatzen. Bere lagun
bateko urtebetetzean Isabel Pantoja eta beste hainbat imitatuz hasi zen.
Azkenik, Caprichossik dirua behar zuelako hasi zen eta gustura dago gaur egun.
Zelan da mundu hori?
Ez dakigu nola deskribatu. Transformismoa
kultura, sozietate eta garai guztietan beti existitu den gauza da. Askotan
onartuagoa izan da eta beste askotan onartezina baina gaur egun betiko moduan
egiten da. Beti egongo dira emakumez janzten diren aktoreak. Transformismoan aldaera
asko daude, hau da, alde batetik transformismo klasikoa eta bestaldetik”
transtornismoa”. Gu ez gara transformistak, transtornistak baizik, hau da,
zerbait desberdin eta dibertigarria egiten dugu.
"Askatasuna onartzen ez duen pertsonak, ez zuen askatasunik izan beharko."
Zeintzuk dira transformismoaren munduan aritzeko beharrezko osagaiak?
Umorea behar da. Batzuk esango zuten
glamour-a ere beharrezkoa dela baina gure ustez, eta Fellini-en ikuskizunetan,
estetikaz eta glamour-az barre egiten dugu. Zure pertsonaz eta zure inguruan
gertatzen diren gauzetaz barre egitea jakin behar da. Besteak gu emakume moduan
inongo problemarik janzten garela ikusteak gustatzen zaigu.
Zelan sortu zen Las Fellini?
Las Fellini orain dela gutxi sortu
zen. Nagore Gorek beste birekin hasi zen 1996an Bilboko Bailongo tabernan. Beste
bi pertsona horiek beste talde bat sortzen zuten, Elen Sisters izenekoa.
Denborarekin, talde horrek Caprichossi, Jeyxi eta Nenitari bertara sartzea utzi
zituzten. Yogurinha Borobak, Caprichossi eta Nagore Gorek bakarrik geratu
zirenean Fellini taldea sortu zuten.
Nori zuzenduta daude zuen ikuskizunak?
Hasieran publiko homosexualentzat zuzenduta zeuden gure ikuskizunak baina denborarekin era askotako publikora
zabaltzen joan gara. Bi motatako ikuskizunak ditugu: alde batetik nagusientzat
eta beste alde batetik umeentzako beste ikuskizun zuhur bat. Gu ikustera
etortzen den publikoa nahiko irekia da, bakarrik etortzen dira ondo pasatu nahi
dutelako eta barreak bota nahi dituztelako. Zorionez mota guztietako publikoari
zuzentzen ditugu gure ikuskizunak eta haiek ondo hartzen dituzte. Gainera, Arriagan
egin genuen ikuskizunean erretiratuak baita etortzen ziren.
Egin dituzuen ikuskizunetatik, zein nabarmenduko zenukete?
Nabarmendu nahi genuke Euskal
Herritik kanpo egin genuen lehenengo ikuskizuna. Extremaduran izan genuen eta
hasieran pentsatzen genuen erasotuak izango ginela. Baina hara heltzean,
publikoak ateak zabaldu zizkiguten eta oso gustura egon ginen.
Zorionez, Europako estatu bat gara.
Irainak izaten dituzue ikuskizunak antzezten ari zaretenean?
Irainak eta erasoak izan ditugu.
Gogoratzen gara taberna bateko ikuskizun batean mutil batek agertokira igo eta
Nagore Goreri ukabilkada bat eman ziola. Beste batean Yogurinha Borobari bortxaketen
kontrako esprai batekin erasotu zutela. Irainak gutxi inporta zaizkigu. Gaur
egun gure burua babesten badakigu.
Uste duzue sozietatearen pentsaera erakusten duten bezain liberala dela?
Irekiagoa bai baina azken hiru urte
hauetan atzera pausuak ematen hari gara. 2000 eta 2010 bitarteko urteak dena
permisiboagoa zen baina gero eta askatsun mental gehiago lortzen ari gara.
Pixkanaka gauzak lortzen hari gara baina oraindik ere asko falta da. Argi dugu
etorkizunean LGTB-ak (Lesbi, gay, transexual eta bisexual) pixka bat hobeto
biziko direla.
Politika arloan, zerbait egiten ari dira berdintasun sexuala lortzeko?
Politika arloan, politikariak ez
daude egiten haiek ahal duten guztia askatasun sexuala lortzeko. Eskuineko
alderdiak gero era atzerago egiten dute eta eskerreko alderdiak, aldiz, gero
eta irekiagoak daude. Gaur egun, zorionez, Europako estatu bat gara. Europatik
askatasuna lortzeko lege ugari heltzen dira eta haiei esker daukagu gaur egungo
askatasuna. Espainiako gobernuak bera bakarrik ezingo zuen homosexualen ezkontzak
onartu, kentzeko eskatu zutelako.
Zein iritzi duzue homosexualen ezkontzak eta homosexualak jazartzen dituzten herrialdeei buruz?
Gauza berria da guretzako ere. Homosexualak,
transexualak edota trabestiak ere estatu honetan jazarriak izan ziren Franco
garaian. Pertsonak eta pertsonen askatasunak errespetatzen ez duten estatuak
hirugarren munduko estatutzat hartzen ditugu.
Uste al duzue Euskadiko sozietateak prest egongo zela lehendakari transexual bat izateko? Eta Espainia?
Ez Euskadin ezta Espainian ere. Gaur
egun sozietatea ez dago prest horrelako zerbait gertatzeko. Bisualki ez
zutelako transexual bat edo trabesti bat gorbata daraman baten seriotasuna
izango. Itxaron beharko dugu transexual batek Euskadi edo Espainia zuzentzeko.
Baina badaude politikari transexualak eta batzuk alkateak izan dira, Manuela
Trasobares adibidez. Manuela Trasobares Valentziako Geldo herriko alkatea
bihurtu zen. Italian hautagai transexualak egon dira baita ere, Carla Antonelli
adibidez, eta nork esaten du etorkizunean ez dugula erregin lesbiana bat
izango, Leonor adibidez?
"Azken hiru urte hauetan atzera pausuak ematen ari gara."
Zer egingo zuten "Las Fellini" Espainian homosexualeen kontrako erasoak gelditzeko?
Kontzientziatzeko modu hoberena zaren moduan
izaten jarraitzea da. Jendea haien inguruan gertatzen diren gauzetan nahasi
behar da. Baldinbaitere egunen baten gizon iturgin gay bat edo emakume kamioilari
lesbiana bat ikustea. Eguneroko asko lagundu ahal du normalizazioa lortzeko.
Homofobia desinformazioa dela eta gertatzen da, hau da, askok ez dakite zer
den gay bat haien bizitzan izatea. Eskoletatik hasi behar da askatasun hori
irakasten. Baina estatu honetan politikariak diru gehiago ez lapurtzeko
eskatzea modukoa izango zen. Homofobia betidanik egon da eta beti egongo da, baina
haien pentsaera eta hezkuntza aldatzen saiatu ahal gara.
Euskadiko lehendakaria edo Espainiako presidenteak izango bazineten, zein izango zen zuen lehenengo proposamena?
Denetarik egin homofobia edo sexu bereko bikoteei
erasoak gutxiesteko. Homosexualak babesteko legeak ipiniko genituzke eta baita
homofobia delitu bat bezala hartuko genuke. Baian baita mota guztietako erasoak
salatuko genituzke, hau da, sexu erasoak, eraso matxistak, animalien kontrako
erasoak, etab.
"Gu ez gara transformistak, transtornistak baizik."
Zer esango zion Fellini batek askatasun sexuala onartzen ez duen pertsona bateri?
Pertsona hori ez dela inork beste pertsonen
intimitatean sartzeko esango genioke. Norekin oheratzen zaren edo norekin partekatzen
duzun zure bizitza oso gauza intimoa da eta bakoitzaren sentimenduak dira.
Pertsona horrek ez du merezi beste motatako mezuak. Askatasuna onartzen ez duten pertsonak, ez zuten
askatasunik izan beharko.
Azkenik, zer esango zeniokete armairutik ateratzen saiatzen ez den gazte bateri?
Lehenengo eta behin laguntza emango genioke. Oso
gauza pertsonala da eta gure ustez politikatik pertsona hauek babestu beharko
zuten eta beste pertsonei berdintasunean hezi beharko zuten. Bakoitzak badaki
noiz den armairutik ateratzeko ordua. Gaztelako herri bat izango balitz ulertuko
genuke baina leku aurreratuetan, Euskadi adibidez, ez dugu ulertzen horrekiko
beldurra. Argi daukagu beldurra izatea logikoa dela.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Gracias por comentar. Entre todos hacemos el blog.